OSAGAIAK:
-Hojaldra lamina bat.
-Bi sagar (reinetak badira hobe)
-Melokotoi mermelada.
-Hiru lamina gelatina.
-Krema egiteko:
-limoi baten azala
-kanela adar bat
-litro bat esne
-200gr azukre
-100gr hirina
-25 gr maizena
-6 gorringo
Lehenengo hojaldrea zabalduko dugu pastela egin behar dugun hontzian eta sardezka batekin zulatuko dugu guztia.
Labea berotzen ipiniko dugu 180 Cº(gutxi-gorabehera labearen arabera)
Krema egingo dugu jarraian hortarako lapiko batean 700ml esne jarriko dugu berotzen (irakin gabe) limoi azal eta kanelarekin,bestalde hontzi batean nahastuko ditugu azukrea, hirina,maizena,gorringoak eta gelditzen zaigun esnea.
Lapikoan dugun esnea berotutakoan barrruan dituen limoi azal eta kanela erretiratuko ditugu eta hontzian dugun nahasketa gehituko diogu azpiak hel ez dakion eraginez.
Hontzian dugun hojaldrea pixkat arrotuko dugu labean sartuz, (pare bat minutu).
Sagarrak zatituko ditugu laminatan.
Labetik atera hojaldrea eta gehitu krema,biribilean joan jartzen sagar laminak hontziaren eskinatatik barrualdera eta sartu labera sagarra gorritu harte.(35-40 minutu)
sagarra ez bada gorritzen hasten 30 minututara Cº-ak igo labeari.
Gelatina laminak jarriko ditugu 10 minutuz ur hotzetan beratzen.Mermelada berotuko dugu eta beratutako laminak erantsiko dizkiogu eraginez likido solido bat biurtu harte segidan pastelaren gainean zabalduko dugu denborarik galdu gabe gogortu egiten baita.
ON EGIN!!!!!!!

Ligth al da?? jijijiji...
ResponderEliminarNi txokolatezko tartan errezetien zai geauko naiz...jejeje
ResponderEliminarjango nuke ontxe puxketa bat!!!
ResponderEliminar